AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langabeei argaltzeko injekzioak ematea, mahai gainean Erresuma Batuan

Osasun-sare publikoan emango lituzkete injekzio horiek, obesotzat jotako langabeek lanen bat lortzen dutela ziurtatzeko.

Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak aste honetan izan du hizpide "ekonomiarentzat onuragarria" izango omen den neurri bat: obeso modura identifikatutako pertsona langabeei argaltzeko injekzioak ematea, soldatapeko lanen batean har ditzaten. "Uste dut medikamentu hori oso garrantzitsua izan daitekeela gure ekonomiarentzat eta osasunarentzat", esan du ministroak.

Osasun-sare publikoak kudeatu eta emango luke argaltzeko farmako hori. Gaur-gaurkoz, osasun-arazoak dituzten pertsona obesoei eta diabetesa pairatzen dutenei baino ez diete ematen . Gobernuaren asmoa da, baina, erabilera zabaltzea. Eta, momentuz, lanik gabeko pertsonak aipatu ditu.

"Obesitateak eragindako gaixotasunen ondorioz, batez beste, urtean lau egun gehiago hartzen dira [bajan] gaixotasunagatik. Eta beste askok, berriz, lanik gabe geratu behar izaten dute", adierazi du Starmerrek.


Langile bat zauritu da Iruñean, lan-istripuz
Eraikuntza-lanetan ari zen 50 urteko behargina, eta aldamio bat erori zaio gainera. Atzo, gainera, bi langile hil ziren lanean ari zirela, Leotzen eta Loiun.