AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langabeziagatiko dirulaguntzak murriztuko ditu Frantziako Gobernuak

Berez, RSA izeneko prestazioa eska dezakete langabezian geratzen diren langileek. Dena dela, Gabriel Attal gobernuko bozeramaileak adierazi duenez, aurrerantzean, gutxieneko jardun ekonomiko jakin bat eduki dutela frogatu beharko dute dirulaguntza eskuratu nahi dutenek.

Frantziako Estatuan RSA (Revenú de Solidarité Active) izeneko prestazio bat jasotzeko aukera dute soldatapeko lanik gabe geratzen diren beharginek. Dirulaguntza hori, legez, bakoitzaren egoera pertsonalaren arabera ematen da; esaterako, kontuan hartzen da zein den langabetuaren egoera etxebizitzari edota familiari dagokienez.

Frantziako Gobernuak, baina, dirulaguntza hori murrizteko erabakia hartu du. Antza, gutxieneko jardun ekonomiko jakin bat izan dutela frogatzen dutenek baino ezingo dute prestazioa jaso.

Neurria ez da indarrean oraindik, baina horren iragarpena egin du jada Gabriel Attal gobernuko bozeramaileak, aste honetan bertan.

2021. urtean, 1,91 milioi etxetara iristen zen RSA dirulaguntza estatu osoan. Hartuko den neurri berriarekin, ordea, baliteke asko oinarrizko diru-sarrerarik gabe geratzea, eta behargin asko langabezia tasa ofizialak kontuan hartzen dituen datuetatik baztertuak izatea.

Greban jarraitzen dute garraiolariek
Astelehenean ekin zioten grebari eta, nagusiki, gidari autonomoek egin dute bat deialdiarekin. Erregaien garestitzeak sektorean izan duen eragina azpimarratu dute protestetan; Iruñean, esaterako, 300 ibilgailu inguruk oztopatu zuten trafikoa atzo.