AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat erail dute Tuteran, aurtengo hogeita hirugarrena, gutxienez

Pasa den ostiralean, Asociacion Navarra Sin Fronteras enpresarentzat soldatapean lan egiten zuen behargin bat erail zuten Tuteran. Gaueko txanda ari zen egiten, etxerik gabeko pertsonei zuzendutako aterpetxe batean.

Iragan ostiralean, ekainak 7, langile bat erail zuten Tuteran (Nafarroa), aurtengo hogeita hirugarrena gutxienez, Hego Euskal Herrian. Asociacion Navarra Sin Fronteras enpresarentzat egiten zuen lan soldatapean. Gaueko txanda ari zen egiten zendu zenean, enpresak kudeatzen duen aterpetxe batean. Etxerik gabeko pertsonei zuzendutako aterpetxea da.

LAB sindikatuak salatu duenez, Tuterako aterpetxea "zerbitzu publikoa izan arren, pribatizatuta dago". Hala, azaldu dute ez dela "zuzenean kontrolatzen ea Arrisku Prebentzioen Legea behar bezala betetzen den". Bestalde, jakinarazi dute eraildako beharginak gauez eta "bakar-bakarrik" egiten zuela lan.

Gaur, asteartea, erailketa salatzeko elkarretaratzea egin dute Iruñean (Nafarroa), langile batzordeak deituta.

Bihar hasiko da Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topagunea
Bihar izango da Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topaguneko lehen eguna. "Prozesu sozialistari bultzada ematea, komunitate politikoa indartzea eta langile kultura hedatzea" jomuga, igandera bitartean, lan egunak, hitzaldiak zein aisialdirako jarduerak izango dira, Azpeitiko Esklabak eraikinean. "Ospakizuna eta konpromiso politikoa" uztartuko dituzte", "ospakizun eredu politikoa" erdiesteko asmoz. Topagunearen jarraipen berezia egingo du GEDAR LANGILE KAZETAk.