AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat eraila Abanto-Zierbenan, urteko hogeita hemezortzigarrena gutxienez

Behargin bat erail dute gaur Abanto-Zierbenako enpresa batean, 10:00ak aldera. Metalezko habe batzuek hartu dute azpian, garabi bat manipulatzeko lanetan ari zela. Bertan zendu da 37 urteko langilea; urteko hogeita hemezortzigarrena, gutxienez.

Gaurkoa ere gorriz margotutako eguna da gurean. Gaur goizean, azaroak 15, beste langile bat erail dute Abanto-Zierbenako (Bizkaia) enpresa batean, soldatapean lanean ari zela. Garabi bat manipulatzeko lanetan murgildu da 37 urteko behargina, eta metalezko habe batzuek hartu dute azpian.

Osasun-zerbitzuak bertaratu dira San Lorenzo auzoan kokatutako lantokira, baina beranduegi zen dagoeneko. Bertan zendu da langilea; urteko hogeita hemezortzigarrena, gutxienez.

Iruñeko (Nafarroa) Benecke Kaliko enpresan zenbatu zuten azkeneko erailketa, Euskal Herrian. Azaroaren 8an izan zen; 46 urteko langile bati bihotzekoak eman zion, eta zerraldo erori zen lurrera. Unean bertan hil zen.

Pentsiodunek mobilizazioak egingo dituzte larunbatean
Ikasle Abertzaleek Hego Euskal Herriko hiriburuetan zein Eibarren egingo diren manifestazioetara bertaratzera dei egin dute, "langile sektore ezberdinen arteko batasuna" helburu. Gasteizen gazte zutabean hartuko dute parte ikasleek, eta Bilbon, gazte eta ikasle blokean. Ia bi urtez jardun dute borrokan pentsionistek, eta datorren urteko Greba Orokorraren harira antolatu dituzte asteburuko mobilizazioak.