AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat eraila Ameskoabarreneko campingean, 10 metroko altueratik erorita

Ameskoabarreneko Artatza Urederra campingean 10 metroko altueratik erori da 55 urteko behargin bat, eta buruan kolpea hartuta, berehala zendu da. Hilabete ere ez da igaro 2020. urtea hasi zenetik, eta dagoeneko, bederatzi langile hil dituzte, gutxienez.

Gora doa aurten erail dituzten langileen kopurua, etenik gabe. Gaur, urtarrilak 27, 55 urteko behargin bat hil dute Ameskoabarreneko (Nafarroa) Artatza Urederra campingean. Garabi-kamioi batekin ari zen soldatapeko lanean, eta oraindik argitu ez dituzten arrazoiak medio, ibilgailuaren saskia askatu egin da. Hala, 10 metroko altueratik amildu da langilea, eta buruan kolpea hartu du erorketan. Berehala zendu da.

Ameskoarra zen hildakoa, eta 2020. urtea hasi zenetik Euskal Herrian eraila izan den bederatzigarren behargina da, gutxienez.

Ikasle Abertzaleak osteguneko greba orokorrera batu da eta hainbat mobilizaziotan parte hartzera dei egin du
Ikasleria langileak krisi ekonomikoaren eraginak "modu nabarian" jasaten dituen honetan, "borrokarako hautua" egin du Ikasle Abertzaleakek hilaren 30erako deitua dagoen greba orokorrean. Helburuen artean, "langile sektore ezberdinen arteko lankidetzarako baldintzak sortzea", "ikasle langileen aldarrikapen eta problematikak sozializatzea" eta "antolakuntzarako ateak irekitzea" aipatu dituzte. Horretarako, goizeko lehen orduan Gasteizko, Leioako, Bilboko eta Donostiako unibertsitateetan zein ikastetxeetan egingo diren piketeetan parte hartzera dei egin du IAk, baita Hego Euskal Herriko hiriburuetan eguerdian izango diren manifestazioetan ere. 'Ofentsiba kapitalistaren aurrean, langile batasuna', 'Langileon interesen alde, klase batasuna', 'Ofentsiba kapitalistaren aurrean, langileok haustura politikoa' eta 'Proletalgoa grebara' lemapean antolatu diren blokeekin egin du bat IAk, baita Gazte Koordinadora Sozialistak ere.