AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat eraila Barakaldoko obra batean

Aldamio baten gainean lanean ari zela, makina batek hartu du azpian 62 urteko behargina. Aurten gutxienez zazpi langilek galdu dute bizia haien lanpostuetan, horietako hiruk eraikuntzan.

Beste lan-heriotza bat izan da Euskal Herrian, oraingoan, Barakaldon (Bizkaia). Maiatzaren Lehena kaleko obra batean jarduten zuen behargin batek izan zuen lan-istripua atzo arratsaldean: aldamio batera igota ari zen lanean 62 urteko igeltseroa, eta makina bat erori zitzaion gainera. Makinak harrapatuta hil zen.

2022. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian zazpi langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela. Lan-heriotza horietatik hiru izan dira eraikuntzan: atzokoaz gain, urtarril amaieran Irunen (Gipuzkoa) hil zen behargin bat aldamio batetik erorita, eta urtarrilaren 10ean, Gasteizen (Araba) zendu zen langile bat modu berdinean.

Hiru neska adingabe sexualki esplotatu dituzte sei gizonek Nafarroan, eta haietaz abusatu dute
Aurreko astean atxilotu zituzten sei gizon Nafarroan, eta bi delitu leporatzen dizkiete: adingabeak prostituitzea eta 16 urtetik beherakoez abusatzea.