AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat eraila eta beste bi zaurituak, Agurainen

Pneumatiko baten eztandaren ondorioz zendu da 68 urteko behargin bat, Aguraingo nekazaritza lantegi batean. Beste bi langile zauritu dira.

Gaur, abenduak 19, 68 urteko langile bat erail dute Agurainen (Araba), eguerdiko 13:30ak aldera. Nekazaritza lantoki batean soldatapean lanean ari zela, eztanda egin du pneumatiko batek, eta bertan zendu da. Gurutzebide poligonoan dago kokatuta tailerra.

Beste bi langile zauritu dira eztandaren ondorioz, eta Gasteizko (Araba) Santiago ospitalera mugitu behar izan dituzte, bertan artatuak izan zitezen. Hedabideen arabera, "zauri larriekin" eraman dituzte ospitalera.

2019. urtea amaitzear da, eta aurten, gutxienez, 40 izan dira euren lanpostuetan eraildako beharginak.

Krisiaren Seme-alabak Sare Sozialistak mobilizaziora dei egin du hilaren 29rako, Azpeitian
'Elkarrengana lotuz, kateak hautsi!' lemapean, hilaren 29an Azpeitira bertaratzera dei egin du Krisiaren Seme-alabak Sare Sozialistak. "Krisialdiaren hamarkada" amaitzear den honetan, "kapitalak bere beharrak asetzeko langileriaren kateak estutzen jarraitzen" duela diote; "aldaketa estrukturalen" bidez, zein "eguneroko harreman moldeetan eta ohituretan eraginez". Langileen arteko "zatiketa" horri aurre eginez, baina, "langile mugimenduaren duintasunak eta borrokarako izaerak pizturik" jarraitzen duela aldarrikatu dute: "Ilusioz bizitzen ari gara Euskal Herrian autodefentsa eta auto-antolakuntza independentearen erakusle diren borroka moldeen garapena". Hala, "elkar babestearen eta batera antolatzearen garrantzia" galdegin dute Krisiaren Seme-alabek.