AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat eraila Ezkion, basoan lanean ari zela enbor batek jota

54 urteko gizonezko bat hil zen Ezkion joan den ostegunean, urtarrilak 21, soldatapeko lanean ari zela. Lizartzako Basalan Arrospide enpresarentzat basolanean ari zela galdu zuen bizia, enbor batek jota. Soldatapeko lanean eraildako bigarren langilea da aurten, gutxienez.

Joan den ostegunean, urtarrilak 21, bizia galdu zuen langile batek Ezkion (Gipuzkoa), soldatapeko lanean ari zela. 54 urteko gizonezkoa zen behargina, eta enbor batek jota hil zen. ELA sindikatuaren arabera, Lizartzako (Gipuzkoa) Basalan Arrospide enpresarentzako ari zen basoan lanean, haizeteengatik alarma horia emanda zegoenean. Euskalmetek istripuaren aurreko egunean iragarri zuen "hego-osagaiko haize boladek 100 km/h-ko abiadura" gaindituko zutela.

Basogintza sektoreetan langileek pairatzen duten arriskua salatu dute sindikatuek, baita segurtasun formakuntza falta ere. Lan-esparru horretan dagoen istripu tasa altua eta istripu bakoitzak izan ohi duen larritasuna ere azpimarratu dituzte.

Erailketak zenbakitan

Heriotza honekin, gutxienez bi lirateke aurten Euskal Herrian soldatapeko lanean erailak izan diren langileak. Bilbon (Bizkaia) izan zen aurreneko hilketa; hain zuzen, behargin bat goi tentsioko torre batetik erori zen urtarrilaren 12an. Aurreko urtean, 70 erailketatik gora atera ziren argitara.

Milaka lagunek salatu dituzte Donostiako Alde Zaharraren "militarizazioa" eta "polizia-indarren errepresioa"
Donostiako (Gipuzkoa) Alde Zaharreko Gazte Asanbladak milaka lagun bildu ditu kalean, azken asteetan auzoko gazteek jasan dituzten errepresioa eta kriminalizazioa salatzeko.