AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat eraila Gasteizen

Kale garbiketako FCC enpresarentzat jarduten zuen beharginak. Aurten, gutxienez, bost langile hil dira Euskal Herrian haien lanpostuetan.

Arabako ALEA-k jakinarazi duenez, bihotzekoak jota zendu da behargina, Gasteizko (Araba) San Martin auzoan lanean ari zela.

Azken egunetan argitara atera den hirugarren hilketa da: larunbatean, sukaldari lanetan aritzen zen behargin baten heriotzaren berri eman zuten Derion (Bizkaia) eta, ostiralean, bihotzekoak jota hil zen beste langile bat Bilbon (Bizkaia).

Ertzaintza Bilboko Errondoko Auzo Etxera sartu zen atzo, eta kide bat identifikatu zuen
Errondoko Auzo Etxeak jakinarazi zuenez, goizean bertaratu ziren Ertzaintzaren hainbat patruila, furgoneta bat eta kalez jantzitako zenbait polizia-agente. Bilboko GKSk antolatutako jardunaldien harira sartu ziren gunera.