AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat eraila Gasteizen, aldamio batetik erorita

Gasteizko Olarizu hiribidean eraikitze lanetan ari zen behargina. Urtea hasi zenetik, gutxienez bi langile hil dira Euskal Herrian soldatapean lanean ari zirela.

Arabako Alea-k jakinarazi duenez, eraikitze lanetan jarduten zuen langile batek bizia galdu du gaur eguerdian Gasteizen (Araba). Olarizu hiribideko eraikin bateko obran ari zen lanean behargina, eta aldamio batetik amildu da gaur. Unean bertan zendu da. Oraingoz ez dute gertatutakoaren inguruko xehetasunik eman; azaldu dute azpikontratatutako enpresa batentzat aritzen zela hildako langilea.

2022. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez bi beharginek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela. Urtarrilaren 3an, Barakaldon (Bizkaia) hil zen langile bat bere lanpostuan, La Casa del Electricista establezimenduan.

Iturri sindikalen arabera, iaz 61 langile izan ziren erailak haien lanpostuetan.

Espainiako Estatuak "segurtasun nazionalaren aurkako mehatxutzat" jo ditu "desinformazio kanpainak"
Defentsari lotutako auziak jorratzen dituen urteroko txostenak "desinformazio kanpainak" landu ditu aurrenekoz, "arriskuen eta mehatxuen mapa" deituriko atalean. Besteak beste, "erakundeak higatzea, prozesu demokratikoetan eragitea eta polarizazioa bultzatzea" egozten die Madrilek ustezko "desinformazio kanpainei". Ekintza horien atzean "Estatuko zein Estatuaz gaindiko eragileak" leudeke Espainiako Estatuaren aburuz; "estremismo biolentoak" esate baterako. Eremu kognitiboa "eragiteko esparru" bihurtu denez, "estrategia nazional baten beharra" eta "nazioarteko elkarlana" sustatzeko asmoa azpimarratu du.