AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat eraila Gasteizko Olarizu auzoan, urteko aurrenekoa

Hiru metroko altueratik amilduta zendu da gaur behargin bat. Eraikuntza lanetan ari zen Gasteizko Olarizu auzoko etxe batean.

Gaur, urtarrilak 2, berhargin bat erail dute Gasteizko (Araba) Olarizu auzoan. Etxe batean eraikuntza lanetan ari zela, hiru metroko altuera duen aldamio batetik amildu da. 14:00ak aldera jazo da istripua; konortea galdu du langileak, eta osasun zerbitzuak bertaratu diren arren, ezin izan dute ezer egin 54 urteko gizonezkoa suspertzeko, EITB-k jakinarazi duenez.

2020. urtea hasi denetik, Euskal Herrian hil duten lehen langilea izan da. 2019. urtean, 40tik gora behargin izan ziren erailak.

Joseba Arregi preso politikoa lekualdatu dute, Alacantetik Asturiasera
Joseba Arregik 27 urte egin ditu espetxean preso. 30 urteko kartzela zigorraren hiru laurdenak bete ditu dagoeneko, baina Asturiasera lekualdatu arren, aurreneko graduan mantenduko dute preso politiko oƱatiarra. Bestetik, hirugarren gradua ezarri diote Gorka Fraileri.