AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat eraila Getarian, gidatzen ari zen traktorea iraulita

Getariako Igarategi industrialde inguruan izan du lan-istripua beharginak; irauli egin da gidatzen ari zen traktorea, eta larriki zauritu da. Larrialdi-zerbitzuek artatu arren, han hil da zaurien ondorioz.

Euskal Herrian beste lan-heriotza bat izan da gaurkoan, uztailaren 9an. 15:45ak aldera, Getariako (Gipuzkoa) Igarategi industrialde inguruan izan du lan-istripu larri bat behargin batek, irauli egin baita gidatzen ari zen traktorea. Larriki zauritu da, eta larrialdi-zerbitzuetako langileek artatu duten arren, han zendu da zaurien ondorioz.

Azken astean, Euskal Herrian gutxienez hiru langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela; hain zuzen, Durangon (Bizkaia), Muxikan (Bizkaia) eta, gaur, Getarian. Urtea hasi zenetik, gutxienez 32 lan-heriotza izan dira.

Tinko sortu dute, "amnistia osoaren alde lan egiteko"
Errepresio kasu bakoitzak "egoera errepresibo orokor bati erantzuten" diola eta "ikuspuntu orokor hori eskaintzen duena", zehazki, amnistia osoaren aldarrikapena dela adierazi dute Tinkoko kideek. Hortaz, amnistia osoa "helburu estrategikotzat" hartuta eta hori "modu politikoan" kokatuta, "errepresioari aurre egiteko beharrezkoak diren bitartekoak sortzea" da Tinkoren asmoa, "errepresioa pairatzen dutenen babeserako elkartasun-sare eraginkorrak" martxan jarrita.