AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat eraila Iruñeko Benecke Kaliko enpresan, urteko hogeita hamazazpigarrena gutxienez

Lanean ari zela bihotzekoak emanda hil zen behargin bat ostiralean, Benecke Kaliko enpresan. Lankideek bi orduko lanuztea egingo dute astelehenean, eta mobilizazioak antolatu dituzte erailketa salatzeko. 46 urte zituen hildako langileak.

Atzo, ostirala, ezbeharra izan zen Iruñeko (Nafarroa) Benecke Kaliko enpresan. Soldatapean lanean ari zela, bihotzekoak eman zion 46 urteko langile bati, eta zerraldo erori zen lurrera. Bertan zendu zen. Azken erailketa honek hogeita hamazazpira igo du, aurten, soldatapean lanean ari zirela hildako langileen kopurua.

Benecke Kalikoko beharginek bi orduko lanuzteak deitu dituzte astelehenerako, hilak 11, haien lankidearen erailketa salatzeko. Mobilizazioak ere iragarri dituzte.

LAB, AITBK, UGT eta ELA sindikatuek osatzen duten enpresa komiteak salatu duenez, "lan baldintza txarretan" aritzen dira lantoki horretako langileak: "Sarritan ez dute atseden hartzeko denborarik; lan erritmoa itogarria da, eta presio askorekin egiten dute lan". Sindikatuen arabera, bihotzekoak eman izanak lotura zuzena du lan baldintza horiekin.

Metalgintzako langileek kontraeskaintza luzatu diote patronalari
Mobilizazioei eutsiko diete Bizkaiko metaleko beharginek, Enpresen Federazioari presioa egiteko. Izan ere, salatu dutenez, patronalak egindako eskaintzak langileen egoera "modu arinean" baino ez du hobetzen. Iragan asteazkenean protesta egin zuten Barakaldon, eta bortizki oldartu zitzaien Ertzaintza. Poliziaren etengabeko presioa ere salatu dute langileek.