AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat eraila Murgan, lau metroko altueratik erorita

Atzo arratsaldean zendu zen behargina, Zorroza Gestion de Residuos enpresan soldatapean lanean ari zela, lau metroko altueratik amildu ostean. 2020. urtea hasi zenetik, gutxienez 15 langile erail dituzte Euskal Herrian.

Aiaraldea-k jakinarazi duenez, atzo, otsailak 24, langile bat erail zuten Murgan (Aiara, Araba), Zorroza Gestion de Residuos enpresan. Soldatapean lanean ari zela, lau metroko altueratik erori zen behargina, eta larrialdi-zerbitzuek Gurutzetako ospitalera eraman arren, bertan zendu zen zaurien eraginez. 17:30ak aldera jazo zen ezbeharra.

2020. urtea hasi zenetik, gutxienez 15 langile hil dituzte Euskal Herrian. Aurreko ostegunean, otsailak 21, izan zen azkeneko hildakoa: Gasteizen (Araba), Estructuras Metalicas Frutos enpresarentzat eraikuntza lanetan ari zen behargin bat erail zuten.

Gune autogestionatuak babesteaz gain, oro har "langile kontrolpeko espazio guztien defentsan" jardungo du aurrerantzean Errakik
"Gune autogestionatu izenpean autoidentifikatutako komunitatean" ekin zion lanari Erraki sareak, eta ia urtebeteko ibilbidean, "babeserako bitarteko eraginkorrak garatzen" eta "espazioen defentsa indartzen" aritu da. "Babes sare proletario batek babestu beharko lukeen" eremuaren inguruan ere hausnartu dute Errakiko kideek, eta ondorio nagusi bati bide egin diote jada: aurrerantzean, gune autogestionatuak babesteaz gain, oro har "jabetza eredu burgesa hausteko hautua hartzen duten sektore proletario guztien" defentsan jardungo du; "langile kontrolpeko espazioen" defentsan.