AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat eraila Oionen, leherketa baten ondorioz

Aurreko asteazkenean izan zen leherketa Oiongo enpresa batean, eta larriki zauritu zen langile bat. Erreduren eraginez zendu da gaur, erietxean.

Beste langile bat erail dute soldatapean Euskal Herrian, oraingoan, Oionen (Araba). Asteazkenean leherketa bat izan zen hango enpresa kimiko batean; hain zuzen, Kupsa Coatingsen. Larriki zauritu zen 62 urteko behargin bat, eta ospitalera eraman behar izan zuten. Gaur, ostirala, zendu da erietxean, erredurengatik. LogroƱoko bizilaguna zen.

Hainbat hedabideren arabera, nahasketa kimikoak egiten diren pabiloian izan zen leherketa, eta hortik sortu zen sutea. 13:00ak aldera jazo zen.

Urtea hasi zenetik, gutxienez 55 langile hil dituzte Euskal Herrian soldatapean lanean ari zirela.

Preso bat eraila Zaballan, bosgarrena urtea hasi zenetik
Urriko azkeneko astean galdu zuen bizia Zaballan preso zegoen emakume batek, Salhaketak jakinarazi duenez. Aurten kartzela horretan hil duten bosgarren presoa da.