AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat eraila Portugaleten, teilatu batetik amilduta

Eraikuntza lanetan ari zen behargina, eta bost pisuko eraikin batetik behera erori da. Gutxienez 56 langile hil dira aurten soldatapean lanean ari zirela.

Asteko bigarren lan-heriotza izan da gaurkoan, hain justu, Portugaleten (Bizkaia). Eraikuntza lanetan jarduten zuen behargin batek galdu du bizia oraingoan, bost pisuko eraikin bateko teilatutik amilduta.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez 56 langile izan dira erailak soldatapean lanean ari zirela. Atzo bertan atera zen argitara beste heriotza bat: harreragile gisara aritzen zen behargin bat zendu zen Donostiako (Gipuzkoa) hotel batean, ondoezik sentitu eta gero.

Greba egin dute Mauleko ospitalean, Covid ziurtagiria errefusatu duten zortzi langileak sustengatzeko
Irailetik, koronabirusaren aurkako bi txerto dosi ez dituzten osasun-langile guztien kontratuak eten dituzte. Mauleko (Zuberoa) ospitalean, zortzi langile baztertu dituzte Covid ziurtagiria errefusatzeagatik. Haiei babesa emateko, greba egin zuten ospitalean ostegunean.