AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat eraila Santurtziko Zamakona ontziolan, garabi batean ari zela

Zamakona ontziolan ari zen lanean behargina, garabi batekin, eta harrapatuta geratu da hura erori ondoren. Aurten soldatapeko lanean eraildako hamaikagarrena da, gutxienez.

Beste behargin bat eraila izan da gaur arratsaldean soldatapeko lanean, oraingoan, Santurtziko (Bizkaia) Zamakona ontziolan. Oraindik argitu ez diren arrazoiak medio, garabi bat behera erori da. Garabiarekin ari zen eraildako langilea; EITB-ren arabera, azpian harrapatu du garabiak. Suhiltzaileek atera behar izan dute langilearen gorpua. Ontziolako jabeek ez dute inolako informaziorik eman oraingoz.

Aurten soldatapeko lanean eraildako hamaikagarren behargina da Santurtzikoa, gutxienez. Atzo bertan, pieza batek azpian harrapatu zuen behargin bat Galdakaoko GHI Hornos Industiales lantegian. Laudioarra (Araba) zen langilea, eta erailketa salatzeko hainbat deialdi egin dituzte han. Gaur, elkarretaratze bat egin dute arratsaldean. Bihar, asteazkenarekin, 12:00etan elkartuko dira Lamuza plazan, Ikasle Abertzaleakek deituta.

Bestalde, amiantoaren eraginez eraildako langileen kasuek ere ez dute etenik. Aurten, gutxienez sei kasuren berri eman dute.

Mobilizazioak deitu ditu Iruñerriko apustu etxeen aurkako plataformak datorren larunbaterako
Hilaren 8rako egun osoko egitaraua antolatu du Iruñerriko apustu etxeen kontrako plataformak: mahai-ingurua, zutabeak tokian toki, eta mobilizazio bateratua. Auzo zein herrietako plataformek aurreko abenduan jarri zuten martxan Iruñerria mailako koordinazioa, eta ordutik, plataforma gehiago ere eratu dira. Datorren larunbatekoa izango da aurreneko ekimen bateratua.