AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat eraila Trapagarango jatetxe batean, lan-istripuz

Antza, karga-jasogailu batek azpian hartu du 57 urteko langilea. Aurtengo hamabosgarren lan-heriotza da honakoa.

Gaur beste langile batek galdu du bizia soldatapean lanean ari zela. Trapagaranen (Bizkaia) izan da oraingoan lan-heriotza: dirudienez, karga-jasogailu bat jausi zaio gainera 57 urteko emakume langile bati, eta bertan zendu da. Funi-La Arboleda jatetxean jazo da lan-istripua, 17:30 aldera.

Urtea hasi zenetik, gutxienez hamabost behargin erail dituzte soldatapean lanean ari zirela. Joan den apirilaren 3an garraiolari bat hil zen lan-istripuz Tafallan (Nafarroa).

Gutxienez 22.500 lanpostu galdu ziren iaz Hego Euskal Herrian, %95 aldi baterakoak
Ostalaritza sektorea izan da kaltetuena, eta gertutik jarraitzen dio manufaktura-industriak, ELAren arabera. Iaz 9.300 lanpostu desagertu ziren Nafarroan eta 13.200 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, baina azpimarratu dute datu horiek ez dutela errealitate osoa islatzen, "enplegu-murrizketa zeharo moteldu" zutelako "enplegu-erregulazioko espedienteek".