AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat eraila Tubacexen bero-kolpe baten ondorioz, udako bigarrena enpresa horretan

Eustek Gas enpresak azpikontratatuta ari zen lanean Amurrioko fabrikan; labeak garbitzen, hain zuzen. Udan erail duten bigarren behargina da; izan ere, joan den uztailaren 4an, beste gazte bat hil zuten enpresa berean lanean ari zela.

Atzo, asteartea, bihotzekoak eman zion Amurrioko (Araba) Tubacex enpresan lanean ari zen behargin bati, bero-kolpe baten ondorioz. Eustek Gas enpresak azpikontratatuta ari zen lanean, labeak garbitzen. Bero handia zela-eta konortea galdu zuen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten. Gaur, asteazkena, hil da 59 urteko gizonezko langilea.

Sindikatuak gaur bilduko dira zuzendaritzarekin, 15:00etan. Azaldu dutenez, oraindik ez daude argi heriotzaren arrazoiak. Bestalde, gaur arratsaldeko 19:00etan manifestazioa egingo dute Laudion (Araba), hilketa salatzeko.

Bigarren lan-heriotza udan enpresa berean

Joan den uztailaren 4an, beste gazte bat izan zen eraila enpresa berean, pieza batek azpian harrapatuta. Aurten gutxienez 33 lan-heriotza gertatu dira Euskal Herrian.

Bihar, mobilizazioa

Bihar ere izango dira mobilizazioak Laudion. Uztailean bezala, elkarretaratzea deitu dute Aiaraldeko Ikasle Abertzaleakek, Laudioko Gaztetxeak eta Orbeko Etxeak, elkarrekin. 12:00etan izango da protesta, Lamuza plazan, Kapitalismoa hiltzailea lelopean.

Gorenaren erabakiaren zain geratu dira Altsasuko gazteak
2016. urteko gertakariek "motibazio ideologikoa" zutela berretsi du fiskaltzak, eta Espainiako Auzitegi Gorenak erabaki beharko du defentsak eskatzen duen absoluzioa onartu edo Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorrak murriztu. Azken erabakia ez du adierazi oraindik Andres Martinez-Arrieta epaitegiko buruak.