AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat eraila Ugaon, zuhaitz batek azpian hartuta

51 urte zituen beharginak, eta atzo arratsaldean izan zuen lan-istripua Ugaoko Usila auzoan. Dagoeneko zazpi dira, urtea hasi zenetik, soldatapean bizia galdu duten langileak.

Soldatapean gertatu den beste heriotza baten berri eman zuten atzokoan. Basoan mozketa lanak egiten ari zela, langile bat hartu zuen azpian zuhaitz batek. 16:00ak aldera izan zen lan-istripua eta, larrialdi-zerbitzuetako langileak hura suspertzen saiatu ziren arren, bertan zendu zen behargina. 51 urte zituen.

2021. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian zazpi langilek galdu dute bizia haien lanpostuetan. Aurreko astean izan zen azkeneko hilketa: trafiko-istripu batean hil zen garraiolari bat. Erailketa horietaz gain, urtarrilean, hamazazpi urtez amiantoaren eraginpean jardun zuen behargin bat zendu zen. Mungiako (Bizkaia) Brunnschweiler enpresarentzat aritzen zen.

Ehunka ikasle batu dira Pablo Haselen espetxeratzea salatzeko mobilizazioetara
Hego Euskal Herriko hainbat campusetan izan dira mobilizazioak, IAk deituta. 'Demokrazia burgesaren aurrean, proletalgoaren adierazpen askatasuna defendatu!' aldarrikatu dute ehunka lagunek.