AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat eraila Urizaharran traktorearekin lanean ari zela, urteko 30.a, gutxienez

Ganaduzale bat eraila izan da Urizaharran (Araba) traktorearekin lanean ari zela. Segurtasun sailak eman du erailketaren berri.

A-3202 errepidearen inguruetan lanean ari zela, behargin batek istripua izan du traktorearekin. Segurtasun sailak jakinarazi duenez, 66 urteko ganaduzalea traktorearen eta atoiaren artean harrapatuta geratu eta bertan zendu da. Eguerdian gertatu da ezbeharra, osasun langileek lekuan bertan hartatu dute baina ez dute langilea bizirik mantentzerik lortu. Erailketa horrekin, gutxienez, 30 langile hil dira lan-istripuz Euskal Herrian 2020a hasi zenetik.

Patxi Ruiz “fisikoki ahul baina borrokan tinko”, Euskal Herri mailako Mobilizazio Egunaren biharamunean
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi duenez, Partxi Ruiz euskal preso politikoa "fisikoki gero eta ahulago dago", baina "erabakigarritasuna" adierazi du borrokarekin jarraitzeko. Larunbatean Euskal Herri mailako Mobilizazio Eguna egin zen, amnistia mugimenduak deituta. Bertan, Ruizen borroka "garaipen politikoa" dela azpimarratu eta, "hartzen duen erabakia hartzen duela ere", "Patxi Ruizen alboan izango direla" aldarrikatu zuten.