AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat eraila Zumaian, nabe zahar bateko teilatutik erorita

Zumaiako Egurko lantegi zaharra berregokitzeko lanetan ari zen langilea, eta teilatutik erorita galdu du bizia. Aurten, gutxienez 61 langile hil dira haien lanpostuetan Euskal Herrian.

Martxan dira Egurko enpresaren Zumaiako (Gipuzkoa) fabrika zaharra berregokitzeko lanak, eta hain zuzen, obra horretan lanean ari zen behargin bat izan da eraila gaur eguerdian. Zaharkitutako industria-nabe horretako teilatutik erorita hil da 45 urteko langilea. Lantegia Egurko enpresarena zen lehen, baina beste enpresa batek erosi zuen gero, eta hori dela-eta ari dira berregokitzen.

Erorikoaren ostean, gizona bizirik mantentzen saiatu dira larrialdi-zerbitzuetako langileak, baina ez dute lortu. Aurten, gutxienez, 61 dira Euskal Herrian haien lanpostuan bizia galdu duten beharginak.

Urola Kostako Kontseilu Sozialistak protestara deitu du Zumaiako azkeneko lan-heriotza salatzeko. Bihar izango da kontzentrazioa Zumaiako Saregileen plazan, 19:30ean, Biolentzia kapitalista gelditu! lelopean.

ZTE MMSS enpresako langileek astebeteko greba hasi dute
Zamudioko (Bizkaia) plantako langileek grebari ekin zioten asteartean. Soldaten izozketaren, kaleratzeen eta lan-baldintzen okerragotzearen aurka egiten dute.