AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat hil da Andosillan, industria-nabe bateko teilatutik jausita

54 urte zituen langileak. Aurten, gutxienez hamalau lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Andosillan (Nafarroa), San Adriango errepideko 18. zenbakian, lan-heriotza bat izan da gaur goizean. 10:00ak aldera, industria-nabe bateko teilatutik erori da behargin bat, eta bizia galdu du. 54 urte zituen.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, gutxienez hamalau langile hil dira Euskal Herrian euren lanpostuetan, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Zentro Sozialista berri bat ireki dute Donostian ere
Egiako Mundaiz pasealekuko eraikin bat hartu du Donostiako Kontseilu Sozialistak; Sukia eraikuntza enpresaren jabetzakoa da espazioa. "Proletalgoaren autodefentsarako tresna gehiago sortzeko eta indartzeko" zabaldu dute Zentro Sozialista Gipuzkoako hiriburuan. Beasainen duela gutxi eman dute Goierriko Zentro Sozialistaren berri, eta Urola Kostako Kontseilu Sozialistak aste honetan aurkeztuko du jendaurrean Etxape Zentro Sozialista, hainbat hilabetez tokia egokitzeko lanetan aritu ondoren.