AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat hil da Arbizun, aldamio batetik erorita

Utzubar industrialdeko lantoki batean izan zuen lan-istripua 55 urteko beharginak, atzo arratsaldean. Aurten, gutxienez 39 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Atzo, abuztuaren 31n, langile batek lan-istripuz galdu zuen bizia Arbizun (Nafarroa). 55 urte zituen, eta Utzubar industrialdeko lantegi batean jasan zuen istripua: aldamio batetik jausi zen, 3 metroko altueratik. Larrialdietako langileak bertaratu ziren arren, ez zuten behargina suspertzerik lortu, eta bertan hil zen.

Aurreko astelehenean, Amezketako (Gipuzkoa) paper-fabrika batean izan zuen istripu larri bat 30 urteko langile batek. Ospitalera eraman zuten zauriturik, baina ostegunean jakinarazi zuten hil egin zela.

Iturri sindikalek orduan azaldu zuten, Euskal Herrian, 38 zirela urtea hasi zenetik lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan bizia galdu zutenak. Orain, beraz, Arbizuko azken lan-erailketa kontuan hartuta, gutxienez 39 dira.

Poliziaren normalizazioaren kontra mobilizatu dira Altsasun
Atzo izan zen Ospa Eguna, eta zenbait hitzaldiz gain, manifestazio bat egin zuten arratsaldean. "Poliziaren aurka manifestatzera eta antolatzen jarraitzera" deitu zuten, baita "indar polizialak normalizatzen dituzten agente politiko guztiak seinalatzera" ere; "auzia polizia-eredura mugatzen dutelako, indar polizial guztiek 'per se' betetzen dituzten funtzioak borrokatu gabe".