AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat hil da Arrasaten, kutxatila baten barruan lanean ari zela

Atzo arratsaldean izan zuen lan-istripua beharginak; antza, hiru metroko sakoneran topatu zuten hilik. Aurten, gutxienez hamasei lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Langile batek bizia galdu zuen atzo Arrasaten (Gipuzkoa), soldatapean lanean ari zela. Oraindik ez dute gertatutakoa erabat argitu; itxura denez, kutxatila baten barruan ari zen lanean lan-istripua izan zuenean. Hiru metroko sakoneran aurkitu zuten hilik. Arratsaldeko 16:30ak aldera izan zen abisua, eta larrialdi-zerbitzuetako beharginak bertaratu ziren arren, ezin izan zuten ezer egin.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez hamasei langile hil dira soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Gaza bitan zatitu du Israelgo entitate sionistak, errepide bat eraikita
Nahal Oz-ko kokaleku sionistatik Mediterraneoraino luzatuko dute '749 autobidea'. Helburua da, antza, Zerrendaren iparraldetik hegoalderako zirkulazioa kontrolatzea.