AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat hil da Aulestin, baso-lanetan ari zela

Atzo arratsaldean izan zen lan-istripua, Urriola auzoan. Gutxienez 60 lan-heriotza izan dira aurten Euskal Herrian.

60 urteko behargin batek bizia galdu zuen atzo, baso-lanak egiten ari zela. Aulestiko (Bizkaia) Urriola auzoan izan zen lan-istripua, 15:40ak aldera; makina batek harrapatu zuen zuhaitzak mozten ari zenean. Dirudienez, larrialdi-zerbitzuetako langileak bertaratu ziren lekura, baina hilik zegoen langilea.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, gutxienez 60 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian; lanpostuetan, lanera bidean edo lanetik bueltan. Abuztuan beste baso-langile bat hil zen, Zeanurin (Bizkaia).

Bulegoetako langileak dira Siemens Gamesak nagusiki kaleratuko dituenak; 352
Aurrenekoz bildu dira jada zuzendaritza eta sindikatuak. Oraingoz, jakinarazi dute kaleratuko dituzten 475 langileetatik 352 izango direla bulegoetan aritzen direnak; hain zuzen, Sarrigurenen, Zamudion eta Madrilen. Bestalde, ez diete kontratua berrituko Sorian jarduten duten behin-behineko 80 langileri.