AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat hil da, aurreko astean Erandion lan-istripua izan ostean

Amianto-plakak kentzen ari zela, lau metroko altueratik jausi zen aurreko astelehenean 32 urteko behargina.

Aurreko astelehenean, hilaren 9an, lan-istripu larri bat izan zuen langile batek Erandion (Bizkaia). Reformas Maver enpresarentzat jarduten du soldatapean 32 urteko beharginak, eta teilatu batean lanean ari zela jasan zuen istripua: antza, amianto-plakak kentzen ari zela erori zen lau metroko altueratik. Berriki jakinarazi dutenez, hil egin da zauritutako langilea.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez hiru langilek galdu dute bizia, lanean ari zirela, altueratik jausita. Guztira, gutxienez 45 lan-heriotza izan dira.

Beste sarraski bat Gazan: gutxienez 800 palestinar erail ditu Israelek ospitale bat bonbardatuta
Babesleku gisara ere erabiltzen zuten, antza, 5.000 palestinar inguruk. Israelgo Armadaren web-orri batean adarra jotzen ibili ziren erailketa masiboa zela-eta: "Mediku-ekipamendu eta langile eskasiaren ondorioz, esku hartzea erabaki dugu, ospitalearen kontrako aire-eraso bat gauzatuta, sufrimendua txikiagotzeko". Azken hilketarekin, ia 4.000 inguru dira, sionistek gerra-egoera deklaratu zutenetik, Gazan eraildako palestinarrak; blokeoak aurrera jarraitzen du, gainera.