AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat hil da Berriobeitiko Saint Gobain Abrasivosen, lanera sartzera zihoala

Ondoezik sentitu da behargina bere lanpostura sartzear zenean. Aurten gutxienez 67 lan-heriotza izan dira jada.

Gaur, azaroaren 30ean, 56 urteko langile batek galdu du bizia Berriobeitin (Nafarroa). Saint Gobain Abrasivos enpresan jarduten zuen, eta lanera sartzera zihoala, ondoezik sentitu da; lantokian bertan zendu da.

Iturri sindikalen arabera, Euskal Herrian, gutxienez 67 langile hil dira aurten euren lanpostuetan, lanpostuetara bidean edo lanetik bueltan.

Goierrin ere Laneko Autodefentsa Sarea sortu du Kontseilu Sozialistak
"Langileei doako tresnak eskaintzen jarraitzeaz gain, lan eremuan hobekuntzak lortzeko eta langileon antolakuntza gaitasunak indartzeko asmoz" abiatu dute Goierriko Laneko Autodefentsa Sarea. Abenduaren 5ean egingo dute ekimenaren aurkezpen saio bat, Beasainen.