AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat hil da Donostiako hotel batean

Antigua auzoko Barcelo Costa Vasca hotelean jarduten zuen langileak, harreragile gisara. Iturri sindikalen arabera, aurten gutxienez 55 beharginek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela.

Beste lan-heriotza bat izan da gaurkoan Euskal Herrian, hain zuzen, Donostiako (Gipuzkoa) Antigua auzoko Barcelo Costa Vasca hotelean. Harreragile modura aritzen zen langile bat ondoezik sentitu da gaueko txandan, eta horren ostean zendu da. 63 urte zituen.

Sindikatuen zenbaketen arabera, urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez 55 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela.

Beste gazte migratzaile batek galdu du bizia Bidasoa ibaian
Atzo topatu zuten hilotza Irungo uretan. Gutxienez zazpi lagun hil dira aurten muga-bidea igaro nahian, horietako hiru, Bidasoa ibaian itota.