AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat hil da Donostiako obra batean

Intxaurrondoko Otxoki parkeko lanetan ari zen langilea; konortea galdu eta hil egin zen. Aurten, gutxienez 62 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Atzo, urriaren 19an, langile bat zendu zen Donostiako (Gipuzkoa) Intxaurrondo auzoan, Otxoki parkeko obran lanean ari zela. Irutxuloko Hitza-k azaldu duenez, 11:30ak aldera galdu zuen konortea beharginak, eta hil egin zen; suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu.

Donostiako Kontseilu Sozialistak salatu du "kapitalismoari berezkoa zaion metaketa-beharrak eragindako biolentziaren beste kasu bat" dela atzoko lan-heriotza.

Euskal Herriko iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, gutxienez 62 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela, lanera bidean edo lanetik bueltan.

"Hegaldi-eskoltak" sortuko ditu Guardia Zibilak
Hegazkin komertzialetan joango dira kalez jantzitako eta armatutako guardia zibilak, eta hegazkina edo bidaiariak arriskuan daudela uste dutenean, esku hartzeko autoritate osoa izango dute.