AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat hil da, Funesen jasandako lan-istripu baten ondorioz

Elikagai-enpresa batean lanean ari zela, makina batek besoa harrapatu zion atzo 29 urteko beharginari, eta bart zendu da. Aurten, gutxienez 45 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Lan-istripu bat izan zen atzo Funesen (Nafarroa), Bodega Romana industrialdeko elikagai-enpresa batean. Langile bati besoa harrapatu zion makina batek, eta larriki zauritu zen. Suspertze-lanak egin ostean, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, Iruñera (Nafarroa).

Oso larri zegoen gaztea, eta berriki jakinarazi dute bart hil dela ospitalean. Fiterokoa (Nafarroa) zen behargina, eta 29 urte zituen.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 45 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Erroman gogor kargatu du Poliziak, Palestinarekin elkartasunez egindako manifestazioan
Gobernuak mobilizazioa debekatu zuen, baina 7.000 lagun inguru atera ziren protestara. Hainbat lagun zauritu eta atxilotu zituzten polizia-indarrek: negarra eragiteko gasa eta ur-kanoiak erabili zituzten manifestarien kontra.