AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat hil da Iruraiz-Gaunako obra batean

Lan-istripu "ez traumatiko" batean hil zen joan den asteazkenean. Aurten, gutxienez 69 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Atzo jakinarazi zutenez, 56 urteko behargin bat zendu zen Iruraiz-Gaunan (Araba) pasa den asteazkenean, soldatapean lanean ari zela. Hain zuzen, txalet batean ari zen eraikuntza-lanetan, eta lan-istripu "ez traumatiko" bat izan zuen. Ondoezik sentitu zenean jaso zuten abisua osasun-zerbitzuek, baina lanpostuan hil zen langilea.

Iturri sindikalen arabera, 2022. urtea hasi zenetik, gutxienez 69 behargin hil dira Euskal Herrian lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Espainiako Estatuko gazteen %45,5ek 1.000 euro baino gutxiago irabazten dituzte hilean
"900 euroen belaunaldia" %13 hazi da 2019ko irailetik hona. 1.000 eta 2.000 euro arteko soldata jasotzen duten gazteak, berriz, %4,9 gutxiago dira. 3 milioi gazte pobreziaren atalasearen azpitik bizi dira Espainiako Estatuan.