AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat hil da Izarrako bulego batean, lanean ari zela

Urteko aurreneko lan-heriotza da Euskal Herrian. Iaz, gutxienez 69 beharginek galdu zuten bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Astelehen arratsaldean 56 urteko langile bat hil zen Izarran (Araba), Kutxabanken bulego batean, soldatapean lanean ari zela. Dirudienez, bakarrik ari zen lanean, eta heriotza "ez traumatiko" bat izan zen. Urte berria hasi zenetik argitara atera den lehenengo lan-heriotza da Euskal Herrian.

2022. urtean, gutxienez 69 langile hil ziren Euskal Herrian soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan. Heriotza horietatik 23 izan ziren "ez traumatikoak", LAB sindikatuaren esanetan, "arazo kardiobaskularrak eragiten dituzten faktore laboralak tarteko".

Greba egingo dute Nafarroako egoitzetako langileek
Urtarrilaren 16tik 20ra egingo dituzte lanuzteak adinekoen egoitzetako langileek eta, grebaldiari amaiera emateko, manifestazio batera deitu dute azken greba egunean. Hitzarmen berri bat eskatzen dute beharginek, "baldintza duinak" eta soldata-igoera barne hartuko dituena, besteak beste.