AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat hil da Legorretako Eredu enpresan

Aurreko ostiralean zendu zen 50 urteko behargina. Aurten, gutxienez 35 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Legorretan (Gipuzkoa), bizia galdu zuen langile batek joan den ostiralean, lan-istripu "ez traumatiko" batean. MCC taldearen Eredu lantegian jarduten zuen beharginak, eta han hil zen ostiral arratsaldean. 50 urte zituen.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, Euskal Herrian 35 langile hil dira euren lanpostuetan, lanera bidean edo lanetik bueltan.

George Sorosen fundazioaren zerrenda beltzean dago Pablo Gonzalez kazetaria
2016an egin zuten zerrenda Gizarte Ireki Baterako Fundazioarentzat, eta Espainiako Estatuko 49 pertsona seinalatzen dira, "errusiazale" izatea egotzita. Pablo Gonzalezek urtebete eta erdi baino gehiago darama Polonian preso.