AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat hil da Lizarrako alkoholdegian

Eztanda bat izan da alkoholdegiko gordetegi batean, eta bizia galdu du 56 urteko behargin batek. Aurten, gutxienez 48 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Lan-erailketa bat izan da gaurkoan Lizarran (Nafarroa), Agralco modura ezaguna den alkoholdegian. Itxura denez, nekazaritza-hondakinak gordetzeko biltegietako bat garbitzen ari ziren mantenu-lanetako beharginak, baina eztanda bat gertatu da, argitu ez dituzten arrazoiak direla medio. Eztandaren ostean, langileak konturatu dira haietako bat falta zela, eta bilaketa-lanak hasi dituzte. Hilda aurkitu dute.

56 urte zituen hildako langileak, eta alkoholdegiak azpikontratatutako enpresa batentzat aritzen zen soldatapean. Villatuertakoa (Nafarroa) da enpresa hori.

Azken honen aurretik, 47 ziren Euskal Herrian aurten erregistratutako lan-heriotzak. Honekin, baina, gutxienez 48 dira soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan bizia galdu dutenak.

Lokutorio greba irabazi dute Zaballako espetxeko preso politikoek
Irailean hasi zuten greba, bisitak baldintza duinetan egin ahal izateko eskubidearen defentsan, eta helburua lortu dute. Presoei beste hainbat eskubide urratu dizkiete Jaurlaritzaren eskumeneko espetxeetan, hala nola, bisitak izateko eskubidea.