AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat hil da Olaztiko Portland zementu-enpresan, lan-istripuz

Itxura denez, zerbaitek harrapatu zuen 32 urteko behargina. Aurten, gutxienez hamabost lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Atzo eguerdian, 13:45ak aldera, bizia galdu zuen langile batek Olaztiko (Nafarroa) Cementos Portland enpresan. Antza, zehaztu ez duten zerbaitek harrapatu zuen 32 urteko behargina, eta bertan hil zen.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez hamabost langile hil dira soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan. 2023ko urtarrileko datuekin alderatuta, aurtengo urtarrilean %29,6 lan-istripu gehiago izan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: langileek baja hartzea eragin duten 4.059 istripu izan dira urtarril honetan, iazkoan baino 926 gehiago.

Sionistak Rafahn egiten ari diren sarraskia salatuko dute bihar Bilbon
12:00etan, Arriagan elkarretaratzera deitu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak. Sionistek ia 29.000 palestinar erail dituzte Gazan urriaren 7tik hona.