AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat hil da Santakaran, garraio-lanetan ari zela

Ostiral biharamunean, bidetik irten zen garraiolaria gidatzen ari zen kamioia. Aurten, gutxienez hemeretzi lan-heriotza izan dira Euskal Herrian; garraiolariak ziren horietatik lau.

Beste behargin bat hil zen aurreko astean Euskal Herriko errepideetan. Ostiral biharamunean, 02:00ak aldera, NA-5330 errepidean izan zen lan-istripua: Santakaratik (Nafarroa) hurbil, bidetik irten zen garraiolaria gidatzen ari zen kamioia, eta irauli egin zen. Larrialdi-zerbitzuko langileek ezin izan zuten ezer egin, eta hil egin zen 59 urteko behargina.

Iturri sindikalen arabera, aurten, Euskal Herrian, gutxienez hemeretzi langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan. Horietatik lau, hain justu, garraiolariak ziren. Aurreko urtean, 2022an, gutxienez 11 garraiolari hil ziren lan-istripuz.

Hainbat emakumeri eraso diete asteburuan Urduñan eta Gasteizen
Urduñako Otxomaio jaietan, hainbat emakumeri egin zizkieten ukituak bi gizonek. Gasteizen, emakume bati sexu-erasoa egin zion gizonezko batek, eta beste emakume bati eraso zion bere bikotekideak.