AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat hil da Zanbranan, gidatzen ari zen kamioia iraulita

AP-68 errepidean izan da lan-istripua, Zanbrana parean. Urtea hasi zenetik, gutxienez hamasei lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

39 urteko langile batek bizia galdu du gaur AP-68 errepidean, Zanbrana (Araba) parean. Goizeko 07:00ak aldera izan da lan-istripua: kamioi bat gidatzen ari zen garraiolaria, baina, argitu ez dituzten arrazoiak direla-eta, bidetik irten eta irauli egin da ibilgailua. Harrapatuta geratu da behargina, eta suhiltzaileek atera dute. Handik gutxira baieztatu dute hil egin dela langilea.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, gutxienez hamasei langile hil dira Euskal Herrian lanean ari zirela, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Frankismoaren amaieran baino sei aldiz preso gehiago daude gaur egun Espainiako Estatuan
Presoak 51.780 ziren 2022ko abenduan, eta 1975ean, berriz, 8.440. Espetxe-zigorren batez besteko iraupena biderkatu egin da azken hamarkadetan, frankismoan eta inguruko estatuetan baino askoz ere luzeagoa izateraino.