AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat hil eta beste bat zauritu da Baionan, altuera batetik jausita

Ostiralean izan zen lan-istripua Baionako tailer batean. Gutxienez hamar dira, aurten, Euskal Herrian lanean hil diren beharginak.

Baionako (Lapurdi) autoentzako tailer batean izan zen ezbeharra aurreko ostiralean, Seque auzoan. Antza, pintura kabina prefabrikatu batetik erori ziren bi langileak eta, ondorioz, bat hil eta bestea zauritu zen.

Zauritutako behargina ospitaleratu egin zuten eta, azaldu dutenez, bizitza galtzeko arriskurik ez dago. Istripuaren arrazoiak ikertuko omen dituzte.

Sindikatuen arabera, gutxienez hamar dira urte honetan Euskal Herrian lanean ari zirela hil diren beharginak.

Ukrainak 46.600 milioi dolarreko laguntza jaso du AEBetatik urtebetean
Afganistango gerrara urtero bideratutako batez bestekoa gainditu du Washingtonek dagoeneko, aurrekontu militarraren %5,4arekin. Aurrekoari beste 5.000 milioi dolarreko material militarra gehitu behar zaio. 40 herrialdez osatutako koalizioko hamar potentzia nagusien artean bakarrik, Kievi 61.550 milioi dolarreko laguntza eman diotela kalkulatzen da.