AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat kaleratu eta beste bat jazarri du Iruñerriko TCCk, garraio publikoaren egoera salatzeagatik

Langileek azaldu dute autobusen %85ek daukatela matxuraren bat. Enpresa kritikatzeagatik kaleratu dute behargin bat, eta espedientea ireki diote beste bati. Protesta egin dute TCCko gidariek eta mekanikariek, langilea berriro onar dezatela exijitzeko.

Iruñerriko (Nafarroa) garraio publikoko autobusen %85ek "matxuraren bat" daukate, TCC enpresako langile-batzordeko bozeramaileak salatu duenez. Ibilgailuek mota askotako arazoak dituztela azpimarratu du, nahiz eta langileek urte eta erdi daramaten egoera salatzen. TCCk, ordea, entzungor egin die langileen kexei eta eskaerei, eta, hori ez ezik, garraio publikoaren egoera dela-eta kezka adierazi dutenen aurka egin du.

Mankomunitateari eta TCC enpresako zuzendaritzari, besteak beste, autobusen mantentze-lan egokiak egin ditzatela eskatu diete langileek. Enpresak, baina, uko egin dio ibilgailuen mantentzea hobetzeko proposamenari. Langileek ohartarazi dute ez erakunde publikoak ez enpresak ez dutela uda baliatu autobusak egokitzeko eta konpontzeko, martxan villavesa gutxien dagoen garaia izanda ere.

Egoera horretan, langile bat kaleratu dute eta beste bati espedientea ireki diote. Enpresaren jarrera salatu dute beharginek, izan ere, iritzi diote berekin kritiko izateagatik zigortu dituztela aipatutako bi langileak. Kanporatutako langilea "giro txarra" sortzen ari zela esan du zuzendaritzak kaleratzea justifikatzeko, baina beharginek argi dute: lankidea zigortu du TCCk, "langileen kexak isilarazteko".

Autobus-tailerreko mekanikari arduraduna zen behargina, eta "enpresaren kudeaketarekin eta flotaren egoerarekin kritikoa izan da", bere lankideen esanetan. Espedientea zabaldu dioten langilea, berriz, autobusen egoera txarraz aritu zen Whatsappetik, eta enpresak horregatik zigortu duela uste dute. Ondorioz, hilabete oso bat eman beharko du lanik egin gabe eta, hala, soldatarik jaso gabe.

Alemaniak migrazioaren kontrako kontrol gehiago jarriko ditu mugetan
"Immigrazio irregularra murriztea" eta "barne-segurtasuna hobetzea" aitzakiatzat hartuta, mugetako kontrolak zorroztuko dituzte. Gutxienez sei hilabete iraungo du ministerio sozialdemokrataren neurriak.