AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat larri zauritu zen aurreko astean Tolosa eta Berastegi arteko errepidean

Garabi batekin lanean ari zela, istripu larria izan zuen errepidetik zihoan auto batekin. Aste honetan langile bat hil da Ihurren, auto batek harrapatuta.

Tolosaldeko Kontseilu Sozialistak jakinarazi duenez, joan den astean lan-istripu larri bat izan zen Tolosa (Gipuzkoa) eta Berastegi (Gipuzkoa) arteko errepidean. Behargin bat garabi batekin ari zen lanean enpresa batean eta, une horretan, istripua izan zuen errepidetik zihoan auto batekin. Hori dela-eta, larri zauritu zen langilea.

Gertatutakoa "soldatapeko lanaren ondorio gisa kokatzen" dute Tolosaldeko Kontseilu Sozialistako kideek; "ekoizpen-eredu kapitalistari berezkoa zaion biolentziaren adierazle".

Aste honetan Ihurren (Gipuzkoa) galdu du bizia Arcelor Olabarria galdategiko langile batek, lantokiaren aurrean. Handik irtetean, auto batek harrapatu zuen. Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez sei langile hil dira soldatapeko lanean.

OPA enpresako langileek greba mugagabeari ekin diote Igorren
Ormazabal Protection & Automation enpresako langileek greba mugagabea hasi dute. Hitzarmena berritzea dute helburu, 2021etik hura gaurkotzeko esperoan baitaude.