AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat larriki zauritu da Tuteran, lanean ari zela

Labe bat lehertu zen jatetxe batean, eta erredura larriak eragin zizkion 24 urteko beharginari. Ospitaleratua izan zen.

Tuterako (Nafarroa) pizzeria batean egiten du lan 24 urteko langileak, eta atzo, ekainaren 6an, lan-istripua izan zuen arratsaldeko 19:20ean. Lehertu egin zen labe bat, eta, horren ondorioz, erredura larriak ditu aurpegian, gorputz-enborrean eta besoetan.

Anbulantzia bertaratu zen, suhiltzaileekin batera. Berehala ospitaleratu behar izan zuten emakumea, Tuterako Sofia Erregina ospitalean. Bertan artatu ondoren, Zaragozako (Aragoi) Miguel Servet unibertsitate-ospitalera lekualdatu behar izan zuten, pronostikoa larria zen-eta.

71 urteko laborari bat hil da Leitzan, traktorea iraulita

Joan den asteazkenean Arkiskil bidean zebilen 71 urteko laborari bat, Leitza (Nafarroa) inguruan. Gidatzen ari zen traktorea irauli egin zen, eta 19:00ak aldera ohartarazi zuten gertatutakoaz. Helikopteroa, borondatezko suhiltzaileak eta Leitzako osasun-langileak bertaratu ziren arren, ez zuten gizonaren bizitza salbatzerik izan.

"Palestinarren genozidioa gauzatzea ezinezkoa litzateke Mendebaldeko herrialdeen eta Europar Batasunaren babesik gabe"
Ehunka gaztek atzo hasi zuten kanpaldi bat Donostian, eta ekimenarekin jarraitzen dute: protesta bat ere egingo dute gaur, 19:00etan. Beharrezkotzat jo dute "mobilizazio herritarrak biderkatzea eta hainbat frontetatik presioa egitea", eta uste dute ez direla nahikoa "elkartasuna eta salaketa", "gertuen dauzkagun erantzuleak seinalatzen ez baditugu".