AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat oso larri dago, Mungian teilatu batetik jausi ostean

Asteazkenean izan zen lan-istripua Mungiako Cofundi enpresan; itogin bat konpontzen ari zen 56 urteko behargina. Aurten gutxienez 71 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Atzo jakinarazi zutenez, oso larri zauriturik dago joan den asteazkenean Mungian (Bizkaia) lan-istripu bat izan zuen behargin bat. Itogin bat konpontzen ari zen Cofundi enpresaren pabiloi batean, estaldurara igota, baina erori egin zen zati zeharrargia zapaltzean. Gurutzetako Ospitalera (Barakaldo, Bizkaia) eraman zuten zauriturik.

Amaitzen ari da 2022. urtea, eta iturri sindikalen arabera, aurten 71 langile hil dira Euskal Herrian soldatapean lanean ari zirela, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Elizgizonek egindako sexu-abusu gehiago atera dira argitara
Elgoibarren, Bermeon nahiz Bilbon hainbat haurrek jasandako erasoen berri eman dute azken egunetan. Urtebetean Espainiako Estatuko 500 elizgizon salatu dituzte sexu-abusuengatik.