AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat soldatapean eraila Mungiako Lamincer enpresan

'Fenwick' ibilgailu batek azpian hartuta zendu da 57 urteko behargin bat. Urtea hasi zenetik, lanpostuan eraila izan den 28. langilea da, gutxienez. Enpresa batzordeak 24 orduko greba deitu du datorren astelehenerako.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, 12:40an izan dute gertakarien berri. 57 urteko langile bat soldatapean ari zen lanean Mungiako (Bizkaia) Lamincer enpresan, eta azpian hartu du Fenwick orga jasotzaile batek. Osasun langileak deitu dituzte Mungiako Udaltzaingoak zein Ertzaintzak, eta horiek 14:20an baieztatu dute beharginaren heriotza.

Hala, astelehenerako 24 orduko greba deitu du enpresako langile batzordeak. Hilketa salatzeko elkarretaratzea ere egingo dute, 10:30etik 11:30era. Eraildako behargina UGT sindikatuko ordezkaria zen enpresan.

2019. urtea hasi zenetik, gutxienez 28 langile erail dituzte Euskal Herrian, LAB sindikatuaren arabera.

AENAk Loiun ezarritako gutxieneko zerbitzuak "legez kontrakoak" direla ebatzi du epaitegi batek
AENAren eta Loiuko aireportuko zuzendaritzaren irakurketa "legez kontrakoa" dela esan du Bilboko lan-arloko epaitegiak, eta hala jarraitzea debekatu die. Renfeko langileek greba egin zuten atzo, eta kasu horretan ere, salatu dute "gehiegizko gutxieneko zerbitzuak inposatu" dituela enpresak.