AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat zauritu da Sendavivan, deskarga elektriko bat dela-eta

Parkeko lakutik gertu jasan zuen deskarga elektrikoa atzo eguerdian; konortea galdu zuen, eta traumatismo kraneoentzefaliko bat du.

Sendaviva parkeko langile batek lan-istripu bat izan zuen atzo, ostegunean. Eguerdian, parkeko lakutik hurbil, deskarga elektriko bat pairatu zuen. Konortea galdu zuen, nahiz eta gerora berreskuratu; ez zuen erredurarik jasan, baina traumatismo kraneoentzefaliko bat du. Hala, zauriturik eraman zuten Tuterako (Nafarroa) Sofia Erregina ospitalera, eta ez dute bere egoeraren berri eman ordutik. 44 urte ditu beharginak.

Aurten, Euskal Herrian, gutxienez 57 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela, edo beren lanpostuetara bidean.

AEBek arma gehiago emango dizkiote Ukrainari
Biden agintean denetik, 15.810 milioi euroko laguntza militarra eman diote Ukrainari AEBek.