AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat zauritu da Sestaon, makina batek hankak harrapatuta

Lanean ari zela jausi zitzaion hanken gainera makina bat. Aurten gutxienez zazpi lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Sestaon (Bizkaia) behargin bat zauritu zen atzo, lan-istripuz. 19:30ak aldera izan zen, Altos Hornos de Vizcaya hiribidean: han kokatutako lantoki batean lanean ari zela, gainera erori zitzaion makina bat, eta hankak harrapatu zizkion. Gurutzetako Ospitalera eraman zuten langilea, eta oraindik ez dute bere egoeraren inguruko berririk eman.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez zazpi langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela. Aste honetan bertan hil da behargin bat Barakaldon (Bizkaia), aldamio batetik jausita.

Errepresio politikoaren aurkako manifestazioa egin dute Ibaetan IAk eta UIBk
12:00etan Ibaetako Aulariopetik abiatuta, poliziak campusera sarbidea debekatuta izatea aldarrikatu dute ehunka lagunek, baita hainbat ikaslek jasotako isunen erantzukizuna EHUk bere gain hartzea ere. HEFA fakultate aurreko errepidea moztu dute manifestazio bukaeran, eta pertsona bat identifikatu du Ertzaintzak.