AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat zauritua Sidenor enpresaren Basauriko lantegian, besoa makina batean harrapatuta geratu ostean

Ugarte industriagunean kokatutako Sidenor fabrikan jazo da lan-istripua, gaur goizean. Makina batek besoa harrapatu dio behargin bati, eta suhiltzaileek eraman behar izan dute Basurtoko Ospitalera. Sidenorreko langileek ekoizpena geratu zuten aste hasieran, enpresak ez zituelako Covid-19aren kutsatzea ekiditeko neurriak bete. Egun batzuk beranduago behartu zituen Eusko Jaurlaritzak haien lanpostuetara bueltatzera.

Gaur, martxoak 22, langile bat zauritu da Basaurin (Bizkaia), Sidenor enpresak bertan duen fabrikan. Goizean izan da lan-istripua, 11:00ak aldera. Antza, makina batek besoa harrapatu dio beharginetako bati.

Suhiltzaileek eraman behar izan dute zauritua Basurtoko Ospitalera (Bizkaia), artatua izan zedin.

Sidenor enpresarentzat Basaurin zein Gasteizen (Araba) soldatapean aritzen diren langileek aste hasieran eten zuten ekoizpena, zuzendaritzak ez zituelako Covid-19 birusaren kutsatzea ekiditeko eta langileak babesteko gutxieneko neurriak hartu. Enpresak, baina, gerora jakinarazi zien lanpostuetara itzuli beharra zutela, Eusko Jaurlaritzak derrigortuta.

Covid-19aren hedapena dela-eta, presoen "oinarrizko eskubideak bermatzeko premiazko zenbait neurri" eskatu dituzte Salhaketak eta beste 50 antolakundek
"Kartzeletan koronabirusa hedatzea ekiditeko" zein "pertsona presoen oinarrizko eskubideak bermatzeko" hainbat eskaera zehatz egin dituzte 50 antolakunde baino gehiagok, Espainiako Barne Ministerioari eta Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiari zuzenduta. Mediku-arretarekin, isolamenduarekin, komunikaziorako bideekin, edota gaixotasun larriak dituzten presoen eta 70 urtetik gorakoen etxeratzearekin lotutako exijentziak dira. Azken egunotan, kartzeletan ezarri diren debekuak zein gainpopulazioa mahaigaineratu dituzte.