AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile batek bizia galdu du Bergarako Fagor Ederlanen

Ostiraletik larunbaterako gauean hil zen bihotzekoak jota. Urtea hasi zenetik gutxienez 59 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Soldatapean lanean ari zela galdu du bizia behargin batek Bergarako (Gipuzkoa) Fagor Ederlan lantokian. Joan den ostiraletik larunbaterako gauean izan zen lan-heriotza: gaueko txandan ari zen lanean 44 urteko langilea, eta bihotzekoak emanda zendu zen.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, gutxienez 59 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela.

Covid ziurtagiriaren ezarpenaren harira, mobilizatzera deituko du GKSk
"Erabat normalizatu da koronabirusaren hedapenari salbuespen politiken bitartez erantzutea, eta badirudi birusari aurre egiteko modu bakarra eskubideen urraketak eta kontrol sozialaren handitzea direla", salatu du GKSk. Datozen egunetan emango du antolatutako mobilizazioen berri.