AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile batek bizia galdu du Gernika-Lumon, aldamio batean lanean ari zela

Bihotzekoak emanda hil da Muruetako langilea. Kontseilu Sozialista Busturialdeak elkarretaratzera deitu du gaurko Gernikan; Merkurion izango da protesta, 20:30ean.

Gernikan (Bizkaia) lan-heriotza bat izan da gaurkoan, uztailaren 19an, 09:20ak aldera. Eraikuntzako aldamio batera igota lanean ari zela, bihotzekoa izan du 66 urteko behargin batek, eta bertan galdu du bizia. Muruetakoa (Bizkaia) zen.

Kontseilu Sozialista Busturialdeak protestara deitu du gaur iluntzerako, Kapitalismoa hiltzailea lelopean. 20:30ean izango da kontzentrazioa, Gernikako Merkurio plazan.

33 langile erailak

2021. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez 33 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela. Gernikako gaurko lan-heriotzaren aurretik, hilaren 9an izan zen eraila behargin bat Getarian (Gipuzkoa); irauli egin zen gidatzen ari zen traktorea.

Komunitate politikoa indartzeko nahiz lanerako elkargune izan dira asteburuko Topaketa Sozialistak
Asteburu honetan egin dituzte Topaketa Sozialistak Araban eta Gipuzkoan. Ehunka gazte elkartu dira zenbait espazio egokitzeko, hainbat ekoizpen lan egiteko nahiz jakintza teknikoak lantzeko; baina batez ere, komunitate politikoa batzeko gune bilakatu dira Legutio, Gasteiz, Tolosa nahiz Orereta.