AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile batek bizia galdu du Nafarroako Volkswagenen

Enpresak "kausa naturalei" egotzi nahi izan die heriotza, baina sindikatuek nabarmendu dute lan-heriotza bat izan dela. Aurten, gutxienez 46 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Aurreko ostegunean, langile bat hil zen Volkswagenek Nafarroan daukan fabrikan. Itxura denez, lankide batekin hitz egiten ari zela galdu zuen konortea lantokian, bihotzekoak jota. Ia ordubetez saiatu ziren bera suspertzen, baina ez zuten lortu, eta bertan zendu zen.

Enpresako zuzendaritzak esan zuen "kausa naturalengatik" hil zela behargina, baina horri kontra egin diote LAB eta ELA sindikatuek: azaldu dute beste lan-heriotza bat izan zela jazotakoa. LABek nabarmendu du enpresak ezarritako "lan-erritmoak" ez direla "gauza puntuala" eta "horrelako ondorioak" dituztela, lan-baldintzak eta "langileen osasuna" kaltetzen baitituzte.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez 46 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Yemengo lehen ministroa eta gobernu erdia hil ditu jada Israelgo Estatuak
Sanan izandako bonbardaketan erail zituzten 'huthiek' osatutako gobernuko 11 kide. Israelen aurkako errepresaliak izango direla dio Yemenek.